
Donostiako Kresala zineklubak Sullivan’s Travels (AEB, 1941) film proiektatuko du gaur, otsailak 17, Kutxa Arrasate Aretoan, 19:30ean. Zinea terapia gisa izenburuko emanaldia, Leila Govillard Garmendia doktorea psikologian, ikertzailea eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak aurkeztuko du.
Preston Sturges zinegileak zuzendutako filmak John L. Sullivan (Joel McCrea) Hollywoodeko zuzendari entzutetsu baten istorioa kontatzen du: Sullivanek komedia arrakastatsuak filmatzen ditu, baina orain, jende behartsuaren inguruko filma egin nahi du; horretarako, bidaia bat egingo du jende horren errealitate txiro eta gordina ezagutzeko. Bidaia horietako batean, aktore izan nahi duen emakume bat (Veronica Lake) ezagutuko du.
Gaur, halaber, beste pelikula klasiko bat ikusteko aukera ere izango da Donostian, Ernest llluch Kultur Etxean, 19:15ean: Robert Wise zuzendari estatubatuarrak 1962an estreinatutako Two for the See Saw filma. Robert Mitchum eta Shirley MacLaine dira filmaren aktore nagusiak. Ederra!