MUSIKA

Asteburu musikala Jimmy Jazz aretoan

Henry Stoch disko jartzailea ez ezik, Unique Records zigilu prestigiotsuko ekoizle eta zuzendaria da. Unique Records zigiluan, besteak beste, The Boogaloo Investigators, Malente, Sugarmann Three taldeek grabatu dute.
Zazpi hazbeteko binilo ehiztari amorratu honek doinu beroak zabaltzen ditu bere saioetan, hala nola, funk, latin jazz, eta Nothern soul estiloetako erritmoak entzun daitezke.

Larunbatean, Malatu arituko da Jimmy Jazz aretoko agertokian. Gasteizen eta Leintz-Gatzagan 2005. urtean sorturiko taldea da, eta taldekideen artean ibilbide luzeko musikariak daude, aski ezagunak. Alberto eta Nando de la Casa anaiak esaterako, Ruper Ordorikaren Mugalaris taldean hainbat urtez aritutakoak dira. Mestizajea da taldearen ezaugarririk nagusiena. Hala, bere proposamenaren bitartez Cabo Verde, New Orleans, Habana, Cadiz edota Lekeitio bisita daitezke. Berriki diskoa argitaratu dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin.

Igandean, azkenik, Dani Llamas kantautore andaluziarrak joko du. G:A:S: Drummers punk-rock bandako taldekidea da eta bere emanaldietan, pop, rock eta folk estiloak uztartzen ditu. Duela urtebete Speaking Thru The Others izeneko diskoa argitaratu zuen.

Jimmy Jazz-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button