BESTELAKOAK

Asteburu honetan Getxoko Komiki Azokak bere ateak zabalduko ditu

Getxoko Komiki Azokaren 22. edizioa irailaren 27tik 29ra antolatu dute aurten. Areetako Geltokia  plazan eta Romoko Ibaiondo kalean makina bat saltoki jarriko dira, eta Romoko Kultur Etxean hainbat ekintza ere antolatuko dira.

Egun horietan, liburu-dendak, argitaletxeak, fanzineak eta azken nobedadeak izango dira ikusgai zaleen gozagarri, komikigintzaren mundua oso interesgarria baita.
Bertan izango diren ekimenei erreparatuz, Romo Kultur Etxeak programazioa hartuko du, eta hor nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, tailerrak, eta  24 emakume (Higinia Garay, Ane Pikaza, Josune Urrutia, Susanna Martín, Raquel Meyers, Ana Galvañ, Roberta Vázquez…) artistaren lanak batu dituen Brujas/Bruixes/Sorginak erakusketa bilduko dira.

Artista gonbidatuei dagokienez, honako hauek egongo dira azokan: Carla Berrocal, Jaime Martín, Cristina Durán, Gabriel Hernández Walta, Pedro Camello, Sole Otero, Aneke, Miguel Ángel Giner Bou, Marina Sáez, David Lafuente eta aurtengo ekitaldiko kartelaren egilea den Álex Orbe.
Horiez gain, argitaletxeek gonbidatutako egileek ere parte hartuko dute.

Egunez eguneko programazioa jakiteko: Getxoko Komiki Azoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button