BERTSOTAN

Asteburu honetan GBTXko lehen bi final-laurdenak jokatuko dira

Astebeteko atsedenaldiaren ostean, larunbatean, hilak 19, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea hasiko da Eibarren, eta hurrengo egunean, urriaren 20an Errenterian izango da beste saio bat.  Fase honetan, hiru asteburutan, final-laurdenak jokatuko dira.

Eibarko saioan bertsolari hauek elkartuko dira: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Haizea Arana Cardenal, eta Manu Goiogana Bengoetxea. Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes arituko da.

Hurrengo egunean, Errenteriako saioan, bertsolari hauek bilduko dira: Aitor Salegi Martija, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Iguaran Amondarain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Unai Gaztelumendi Arandia eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzailea Aizpea Garmendia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button