MUSIKA

Asteburu honetan Azkena Rock jaialdia

Azkena Rock jaialdia ekainaren 20an, 21ean eta 22an egingo da Gasteizko Mendizabalan. Jaialdi handiak hainbat estilotako talde interesgarriak bilduko ditu, tartean, prestigiodunak ere, hala nola Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos,…
Hiru egunetan, jaialdiaren oholtzatik 56 talde pasatuko dira.

Kontzertu  nagusiez gain, Trashville saila, edo Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoan egingo du jaialdiak bat hiriarekin; hortxe ere makina bat kontzertu, Lisa & The Lips, The Bellrays, Diamon Dogs edo The Pickin’ Boppers taldeekin.
Familientzako kontzertuak ere antolatu dituzte, eta tailerrak eta haurrentzako jarduerak ere ez dira faltako.

Txopet, Ezpalak, PIL.T, talde euskaldunak ere arituko dira bertan.

Egunez eguneko kontzertu guztian gaineko xehetasunak Azkena Rock jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button