ESZENA

Asteburu honetan abiatuko da “Kultur” programa, Nafarroan

Aurtengo Kultur programa ekainaren 18an jarriko da abian Beran, Hogei Berriroren kontzertuarekin, eta irailaren 4an (igandea) amaituko da Tuteran, Pamplona Jazz Band-en emanaldiarekin. Hortaz, irailaren 4ra bitartean Kultur programaren 26. edizioa barreiatuko da Nafarroako 38 herritan.

Programak honako helburuak lortu nahi ditu: kalitatezko eta aniztasuneko eskaintza artistikoa sustatzea eta hedatzea Nafarroako lurralde osoan zehar; toki-erakundeekin elkarlana egitea artea eta kultura hedatzeko; sektore artistikoaren ezagutza bultzatzea; eta ondare historikoa, artistikoa eta naturala behar bezala baloratzea, musika, dantza eta arte plastikoen arloko jardueren programazioaren bitartez.

Tartean, makina bat ikusgarri zabalduko dira Tafalla, Olazti, Lizarra, Cortes, Martzilla, Gares, Elizondo, Valtierra, Uxue, Jaitz, Mendigorria, Lekunberri, Otsagabia, Viana, Altsasu, Orreaga, Zugarramurdi, Iratxeta, Izaba, Lesaka, Orbaizeta, Los Arcos, Erronkari, Ribaforada, Leireko Monasterioa, Corella, Donamaria, Zangoza, Orgi (Lizaso), Lodosa, Azagra, Zubiri eta Agoitz herrietan.

Diogun bezala, gaur berton izango da lehen zita Beran, Hogei Berrirotaldearekin. Txuma Flamarique nafar gitarrista ezagunaren proiektu berria da. Maite Txurrukarekin, Ion Dorregarairekin eta Jon Uribeetxe berriarekin batera Hogei Berriro taldea osatzen dute eta emanaldian Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Hertzainak, Ruper Ordorika, Xabier Lete… eta beste euskal artista klasiko batzuen lanak haizatuko dituzte.

Egunez eguneko hitzordu guztiak Kultur programak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button