Baionan, Ziburun, Urruñan, Azkainen, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen garatuko da aurtengo Ibilki egitasmo kulturala, antzerkia, dantza eta musika emanaldi dezente bilduko dituena.
Ekainera bitartean, “Ibilki programaren baitan, dozena bat musika, dantza eta antzerki ikusgarri proposatuak izanen dira berritasun batekin: bakarkako antzerki emanaldi zonbaitzuk proposatuko dira ere.”
Eta diogun moduan, asteburu honetan, otsailaren 11an, abiatuko da programa hori Hendaian, Magma mia! ikusgarriarekin.
Beatriz Egizabalena da Magma mia! bakarrizketa, non patriarkatuak egunerokotasunean gure gorputzetan duen eragina aztertzen den, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik.
“Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago…Magma mía!!!.”
Ibilki programaren hitzordu guztien gaineko informazio xehea hemen topatuko duzue.