MUSIKA

“Tapoi Fest” hardcore eta punk festa, Bergarako gaztetxean

Hardcore eta punk estiloetako bandak biltzen dituen Tapoi Fest jaialdiaren hirugarren edizioa izango da urtarrilaren 10ean eta 11n, Bergarako Gaztetxean. Guztira, zortzi talde arituko dira erritmo biziak zabaltzen agertokian.

Kontzertuez gain, disko jartzaileak izango dira emanaldien ostean, bai eta liburu aurkezpen bat ere, ostiralean, urtarrilak 10, 19:00etan: Banizu Nizuke argitaletxeak plazaratutako Euskal Herriko Musika Argazkilariak bildumaren baitan dagoen Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira. Hodei Esteban, Egoitz Irizar eta Ariane Smierci argazkilariek parte hartu dute liburu horretan.

Urtarrilaren 10ean, Gaitze (Azpeitia, Karkaba ohiak); Bar Remigio (Lasarte, Bad Religion taldearen bertsioak); Trigger Travis (Donostia eta Bilbo, hardcore eta rock) eta Raiser (Logroño, hardcore-punk) taldeek joko dute.

Urtarrilaren 11n, berriz, ondoko piztiek joko dute: Teodora Barbarie (Iruñea, D-beat), Fly Shit (Bergara, hardcore), Drop eta MKT. Kontzertuek 22:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button