MUSIKA

Aste Nagusiko Bertoko Pop-rockaren Erakustaldiak bere 25. urteurrena ospatuko du aurten

Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rockaren Erakustaldiaren izena emateko epea gaur, apirilak 26, ireki da. Gainera, 2010ean ospatuko dena edizio berezia izango da. Izan ere, 2010eko Aste Nagusian erakustaldiak 25 urte beteko ditu.

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira, jazza izan ezik.

Maketak aurkezteko epea gaurtik, apirilaren 26a, maiatzaren 21era, bi egunak barne, egongo da irekita. Beranduago heltzen diren lanak ere onartuko dira, aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka baldin badute. Taldeen hautaketan emakumeek osatutako taldea izateari eta euskaraz egindako lanak aurkezteari garrantzi berezia emango zaie.

Taldeek gutxienez 4 kanta original biltzen dituen demo maketa aurkeztu beharko dute. Honekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera:Bilboko Udala Turismo eta Jaietako Saila; Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia; Zabalgune Plaza 11, 1. pisua; 48009 Bilbo.

Taldearen izena eta musika mota gutun azalean argi idatziko dira.Parte-hartzaileek une guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko dituzte.

Kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira, eta emanaldiak grabatu egingo dira.

Grupo Proyección-ek bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button