ESZENA

Hil honetan antzerkia protagonista, Markina-Xemeinen

Hiru lan interesgarri programatu dituzte Markina-Xemeinen.  Euskal antzerki taldeak arituko dira mota guztietako antzezlanak plazaratzen.

Bihar, hilak 13, 18:00etan, eta UNI frontoian Atx Teatroak asko mugitzen ari den obra egingo du: Kaskarot. Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner, gizarte distopiko batean bizi da non dantzatzea debekatuta dagoen. Baina berari izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortuko dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Datorren astean, hilak 15, Anita Maravillas taldeak Kotondarrak lana egingo du. Anita Maravillas antzerki konpainiak modu berezian landu du langile borroketan inspiratutako trama: titere edo txotxongilo bitartez. Teknika hori baliagarria da sorkuntzarako irudi- tegi, estetika eta antzerki kode berriak eskaintzeko. Argumentua Koton familian zentratzen da, amak eta bere bi alabek bizi dituzten abentura eta arrisku ezezagunetan, bereziki. Azpimarratu behar da musika originala eta bertsioak Fran Lasuenek egin dituela, eta kantu-hitzak Miren Amurizak.

Azkenik, datorren asteko zapatuan, hilak 20, 19:00etan, eta UNI frontoian, Artedrama-Huts Teatroak Atzerrian Lurra Garratz izeneko lan berria oholtzaratuko du. “Gurea ez den lur batean errotzea posible al da? Posible al da familiaren eta aberriaren zama gainean izanda hegaldi propioa egitea? Eta… gau batean gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?” Obraren Testua Ander Lipus eta Amancay Gaztañagaren eskutik sortu da. Ander Lipus eta Laura Penagos dira aktoreak, eta Ibon Rg-k egin du musika.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button