MUSIKA

Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiak prest

Bilborock 2010eko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren egoitza izango da, abuztuaren 21etik 28ra arte. Biborockeko eszenatokian arratsaldero, 20:00etan, bertoko Pop Rock bi talde arituko dira, guztira hamasei talde izango dira bertan arituko direnak.
25 urte hauetan zehar bertoko 200 banda pasatu dira hemendik.
Aurtengo zortzi emanaldietan estilo ia guztien proposamen berriak aurkituko dira: rockn'roll, metal, hard-rock, indie-pop, punk-rock, garaje-rock, rock metal eta power pop.

Aurtengo nobedade bat gonbidatuko bi talderen presentzia da. The Extended Plays eta Thee Qüibbles, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketatik etorritakoak. Lehenengoak Bilboko Rock Talde Onenaren Saria irabazi zuen pasa den urtean eta bigarrenak Bizkaiko Rock Talde Onenarena. Biak azken egunean arituko dira eszenatokian.

2010eko edizio honetan aurreko urtean baino parte-hartze maila altuagoa izan da: 71 maketa aurkeztu dira, joan den urtean aurkeztutako 56 lanen aldean.
Parte hartuko duten talde batzuk honakoak dituzue: Metraia, Porco Bravo, Evil Seeds, Last Fair Deal, Autostereo, Vinagre, Último Día, Meido eta abar.

Bilborockek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button