ARTEA

Pedro Marco Landa pintore nafarraren “Oinarrizko egiturak”, Iruñean

Pedro Marco Landa (Iruñea, 1968) pintoreak Oinarrizko egiturak izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Arrosadia campusean dagoen Sarioan. Erakusketa Nafarroako Unibertsitate Publikoak ondu du, eta Milagrosa inguruan asteon egingo den Artisten Auzoa ekimenaren zortzigarren edizioaren baitan abiatu da. Erakusketa zabalik egongo uztailaren 29ra arte.

Oinarrizko egiturak proiektu piktorikoa 2005 eta 2015 urteen bitartean garatu du artista nafarrak. Lan horren funtzioa esperimentala da: oso gai ezberdinen inguruko serie piktoriko berriak sortzeko bitartekoak bilatzea. Horretaz gainera, argumentu-ildo bat ere ezartzen du. Ildo horren bidez, artea bestelako gai zientifikoekin lotzen du artista nafarrak.

Hala, Marco Landak teknika piktoriko ezberdinak uztartzen ditu, biologiatik gertu dauden forma eta figuretan zehazteko. Beste batzuetan, forma horiek itxura artifiziala hartzen dute. Horietatik tiraka, pintoreak etorkizuneko serieak garatzen ditu.

Pedro Marco Landak hainbat erakusketa indibidual eta kolektibotan parte hartu du, azkena, iaz, Kaos ordenatua, Iruñeko Ziudadelan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button