LITERATURA

Aste honetan, Poesialdia Donostian

Martxoaren 18tik 22ra arte, Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen seigarren edizioa izango da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch zein Intxaurrondo kultur etxeetan.
Bost egunetan poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu dituzte.

Gaur izango da lehen ekitaldia: Tolesdurak. Bertan, Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio bilduko dira, Victoria Eugenia Clubean.  “Zenbat emakume zegoen zure historia liburuetan? Zure zientzia liburuetan? Zure literatura liburuetan? Zenbat emakume izan dituzu eredu? Gandu artean, baina, tolesduretara kondenaturik, hor daude emakumeak. Errezela baztertu eta bertan azalduko dira Marga Andurain, Julie Karrikaburu, Gabrielle Münter, Hilma Af Klint edota Fredrika Bremer”.
Saio horretan 11 emakumeren biografia poetikoak eskainiko dira.

Beste zita interesgarri bat Mari Luz Esteban poetak eskainiko du Haragizko erreformak lanaren inguruan. Aritz Gorrotxategirekin izango da berbetan, Ernest Lluch Kultur Etxean martxoaren 20an.

Egitarauaren barruan dauden beste ekitaldi batzuk ikusteko: Poesialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button