BESTELAKOAK

Frantzisko Xabier Minaren inguruko bi liburu aurkeztu ditu Kepa Larreak

Kepa Larrea Muxikak (Basauri, Lapatza, 1956) Mina edo Libertatea! eta Biba Mina! Kontuak eta kantuak liburuak aurkeztu ditu gaur Donostian, Pamiela argitaletxeko kide Jose Angel Irigarayren laguntzarekin.

Biak ala biak Frantzisko Xabier Mina (Nafarroa, 1789-Mexiko, 1817) Euskal Herriko militar eta gerrillariari buruzkoak. Iberiar Penintsulako Gerran (frantziarren aurka) eta Mexikoren Independentzia Gerran (espainiarren aurka) aritu zen.

Pamiela argitaletxearen arabera, “Xabier Mina Frantziako iraultzaren bezperan jaio zen Nafarroan (1789). Ikasia, euskalduna, Nafarroako gerrillarien burua Frantsestean, Estatuko presoa Frantzian eta Mexikoko gudaroste insurjentearen jenerala independentzia gerrateetan. Nafar gaztea legenda bilakatu zen. Ekintzak bata bestearen ondotik zetozkion. Minaren istorioak eta gertaerak ahoz aho zabaldu ziren, egiazkoak zein gezurrezkoak. Nafarroan mila gizoneko gerrillari taldea zuzendu zuen, Nafarroako Dibisioaren ernamuina izango zena. Mexikora gudaroste txiki bat eraman zuen”.

Bi liburuon egilea Euskal Filologian lizentziatua eta Geografia eta Historian doktorea da. Informazio gehiago: pamiela.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button