MUSIKA

Imperial State Electric suediarrek Donostian joko dute

Nicke Andersson (abeslaria eta gitarra) Suediako Hellacopters talde ezaguneko lider ohiaren  egitasmo berria da Imperial State Electric. Lehenengo taldearekin jorratzen zuen energia handiko jarioa alde batera utzi du eta orain, melodiak jorratzeari ekin dio, Cheap Trick eta Kiss estadio handietako izarren erara, beti ere gitarren indarra baztertu gabe.

Suediarrek Larratxo Kultur Etxean joko dute gaur, maiatzak 3, herrikide dituzten Satan Takes a Holiday taldearekin.

Imperial State Electric bandak bi disko argitaratu ditu orain arte, Imperial State Electric (2010) eta Pop War 2012, eta hainbat bira egin ditu Eskandinavian eta Europan barrena. Anderssonekin  batera ondoko musikariak izango dira agertorkian: Dolf de Borst (ahotsa eta baxua); Tobias Egge (ahotsa eta gitarra), eta, azkenik, Thomas Eriksson (bateria eta perkusioa).

“Enperadore bakarti sentitzen naizen tokia edo buruko egoera da Imperial State Electric. Hemen armadaren buru naiz, ehunka gitarra elektrikorekin osatutako artilleriarekin”, dio Anderssonek. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button