IKUS-ENTZUN

Aste honetan Caostica jaialdia

Ekainaren 2tik 8ra, Caostica 23, nazioarteko film labur eta bideoklip-en jaialdia egingo da Bilborocken, non zinema, proiekzioak, erakusketak, kontzertuak…denetarik egongo den.

Aurtengo edizioak “Neo-Bilboren erraiak astinduko ditu aurten ere, eta Lur planetako txoko guztietatik datozen 56 lanek osatzen dute sail ofiziala.”

Parte-hartzaileen artean honako hauek daude: Javier Fesser, Laura Obradors, Marc Riba, Anna Solanas, Mikel Bustamante, ALSO Sisters, María Lorenzo Hernández, Lander Castro, Sam Ortí, Unai Hernández Unda, Gastón Haag, Izibene Oñederra, Rene Nuijens, Koldo Almandoz, Imanol Muro, Iyán Altube, Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Aurelien Laplace, Ximon Agirre, Alex Perez, Iván López Núñez, Delia Hess, J.K. Álvarez, Sara Koppel, Jordi Romero, Rosario Cazolo edo Charlie Mars eta Sara Socas.
Musika talde batzuen bideoklipak ikusteko tartea ere egongo da: EZEZEZ, Rally48, Xatiro, The Covids, Guda Dantza, TOC, Eladio Carrión & Nach, Tigre Balsámico edo La Sessualità

Lan eder guztiak epaitzeko prest Alaitz Arenzana artista, zinegile eta Zinegoak Zinemaldiaren zuzendaria, Aitor Eneriz gidoilaria eta Alba Lozano zuzendaria bilduko dira epaimahaian.

Hemen dituzue jarduera guztien gaineko programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button