MUSIKA

Mundu osoko taldeek joko dute Haizetara jaialdian

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta, Kale-Musikaren Nazioarteko Haizetara Jaialdia ekainaren 22tik 24ra bitartean egingo dute. Aurten, 15 herrialdetako 41 talde inskribatu dira, inoiz baino gehiago, eta antolatzaileek bederatzi hautatu dituzte.

Jaialdiaren arduradunek kaleko taldeen jatorria eta estiloen aniztasuna aintzat hartu dituzte bandak aukeratzerakoan. Hala, bederatzi talde horien artean askotariko estiloak nabarmentzen dira, tartean, brass klasikoa, hardcorea, doinu balkanikoak, hip-hopa edo jazza.

Honatx taldeen zerrenda: Pullup Orchestra (Suitza); Tumbalá (Portugal); -Fanfarre Shukar (Errumania9) ; Badabimbumband (Italia); Orkestra (Euskadi); Oompah Brass (Ingalaterra); Gadjo (Katalunia); Wombo Orchestra (Frantzia), eta Pollerapantalon (Argentina).

Kaleko musika jaialdi honen inguruko xehetasun guztiak Haizetara jaialdiaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button