ESZENA

Aste honetan, 150gr. jaialdi alternatiboa Gasteizen

Aste honetan, abenduaren 26tik 28ra, eta Gasteizeko Montehermoso Kulturunean Pez Limbo eta El Mono Habitado konpainiek antolatutako 150gr. jaialdi alternatiboa izango da. Aurtengo edizioan 12 ikuskizun programatuko dira, 4 egun bakoitzean.

150gr. Gasteizen oinarri duen jaialdi nomada da eta lan eszenikoak aurkezten ditu leku alternatiboetan. Bertan, diziplina desberdinetako lan eszeniko berritzaileak programatzen dira: antzerkia, txotxongiloak, dantza, antzezpena, narrazioa edo pailazoak, eta hori guztia ezohiko espazioetan egiten da.

150 gr. jaialdia ostegunean abiatuko da Zero en Conducta taldearen Nymio, Teatro Digital piezarekin. “Gorputz-txotxongiloek eta dantzak osatutako antzerki intimoko hiru eszena dira. Oso espazio txikian gertatuko dira, baina hirurak eduki handiz hornituta egongo dira”.
Geroago, Tartekariak taldeak Buruaz norbere egin lana egingo du euskaraz. “Elkarrizketa da, hartzekotan diren erabaki garrantzitsua nola mamitzen den azaltzen duen solasa. Bakoitzak norbera izan nahi horretan, hitz-jokoa egiten da “norbere buruaz beste” egitearen ideiarekin, norberaren bizitzaren lema hartzeari dagokionez”.

Horien ostean etorriko diren taldeak eta antzezlanak ikusteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button