EMAKUMEA

Askabide elkarteak “Emakunde Saria” eskuratu du

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria prostituzio-testuinguruetan edo gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeen egoera hobetzeko lan egiten duen Askabide elkarteak jaso du aurtengo edizioan. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, Askabidek, emakumeen kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzeko lana tai gabe egiten du.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak Berdintasunerako Emakunde Saria Askabide bezalako talde batek jasotzearen garrantzia azpimarratu zuen. “Horrelako elkarteek funtsezko eginkizuna betetzen dute gure gizartean, eta askotan administrazioetatik iritsi ezin garen lekuetara iristen dira, eremua ezagutzen baitute, eta horrela osatzen dute erakundeetatik egoera ahulenean dauden pertsonekin egiten dugun lana”.

Miriam Santorcuato Askabideko presidenteak azpimarratu du “elkarteak emakumeen ikusgarritasunari buruzko esku-hartze zuzena eta gizartea sentsibilizatzen lan egiten duela, eta bi estrategia nagusien artean, alde batetik, indarkeriaren prebentzioa aipatu du (emakume prostitutek etengabe sufritzen dutena), eta emakumeen ahalduntzea eta trebakuntza, aukera gehiago eta aukeratzeko askatasun handiagoa izan dezaten”.

Epaimahaiaren ustez, azpimarratzekoa da “Askabide Elkarteak emakume horientzako topaleku izatea lortu duela, euren kezkak, beharrak edo ametsak berdintasunez partekatzeko. Prostituzioaren eta gizarte-bazterketaren testuinguruan emakumeek jasaten dituzten indarkeria-adierazpenei urgentziazko erantzuna ematea izan da Berdintasunerako Emakunde Saria emateko beste argudio bat, sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketaren arloan egiten duen lanarekin batera”.

Emakunde Sariaren epaimahaia, Emakumearen Euskal Erakundeko ordezkariez gain, foru-aldundien, EUDELen, aholku-batzordearen eta berdintasunean adituak diren pertsonen ordezkariek osatu dute

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button