
WAS (We Are Standard) talde bizkaitarrak Gau Ama lan izenburuko berrria argitaratuko du otsailean, Mushroom Pillow diskoetxearen bidez.
Bizkaitarrek dantzarako erritmo eta giroen aldeko apustua egingo dute lan berrian, baina euskal identitatearen ezaugarriei bizkarra eman gabe. Horren isla plazaratu berri duten Gau Ama kantuaren teaser-a da. Hemen ikus dezakezue:
Horrekin batera, disko berria aurkezteko egingo dituzten kontzertu batzuk ere iragarri dituzte: otsailaren 12an, Tuterako Noboo aretoan; 13an, Bartzelonako Razzmatazz lokalean; martxoaren 19an, Hospitalet de Llobregat hirian egingo den Let’s Festival jaialdian; ekainaren 24tik 26ra bitarte egingo den Zaragozako Culturefest jaialdian, eta uztailaren 7tik 9ra Bilbon egingo den BBK Liven.



