ARTEA

Luis Candaudap bilbotarraren erakusketa

Luis Candaudapek (Bilbao, 1964) artistak 90eko hamarkadaren amaieratik orain arte eginiko artelanak daude ikusgai 2013ko otsailaren 10era bitarte, Bilboko Rekalde aretoan Ehizaren legeak izenburupean.

Erakusketan 50etik gora lan paratu ditu Candaudapek: olio pinturak, akrilikoak, marrazkiak eta filmak. Horretaz gainera, lan prozesuetan erabili dituen irudi eta kaiera batzuk ere ikus daitezke.

Candaudapek 90eko urteetan agertu zen belaunaldiko euskal artistarik esanguratsuenetakoa da. “Lan garrantzitsuak egin ditu, arlo piktorikoan esperimentazioa eginez, eta horren ondorioz lortu du entzutea”.

Erakusketan, artistak 90eko hamarkadaren amaieratik orain arte egin dituen artelanak daude jasota. Hala, bada, erakusketak zinemako hasiera du, Kino Moskwa (1990) olio-margolan enblematikoan oinarritutakoa.

“Candaudapen artelanetan, obra amaitzean sortzen da gatazka, artelana zehazteko edo puntuatzeko, beti lortzen ez den ardura bat hartu behar baita gainean, gertatzen ari den horren gaineko euskarriarentzako justiziarena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button