IKUS-ENTZUN

Drakularen gaineko erakusketa Donostiako Beldurrezko Astean

Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea 2012. urteko urriaren 27tik azaroaren 2ra bitarte izango da, eta bere egitarau oparoaren baitan, Drakulari buruzko erakusketa egingo dute Okendoko Kultur Etxean. Erakusketa ikusgai izango da urriaren 27tik abenduaren 7ra bitarte.

“Drakula kondea, Bram Stoker idazle irlandarrak sortutako pertsonaia, Europako erdialdeko hainbat kondairatan eta pertsonaia historiko batean oinarrituz, izango da Astearen beste erakusketa honen protagonista nagusi”.

Erakusketan askotariko lanak ikusi ahalko dira, hala nola, kartelak, argazkiak, liburuak eta komikiak. Iksugai izango den material hori Luis Gascaren bildumakoa da. Horretaz gain, Gascaren zine artxiboa dela medio, Bela Lugosi eta Christopher Lee aktoreek, besteak beste, antzezturiko pertsonaiaren zine unibertso itzaltsuan murgildu ahalko dira bisitariak.

Erakusketari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button