
Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko helburua duen Artistak Egoitzan programaren XVII. edizioan hautatutako hiru proiektuak jakinarazi ditu. Proposamenek 4.000 euroko laguntza jasoko dute, bai eta BilbaoEszenako espazio bat eta laguntza teknikoa ere. Artistek uztaila eta urria bitartean egingo dituzte egoitzak
Udaleko Kultura Arloko talde teknikoak osatutako batzorde batek, adituen aholkularitzarekin, jasotako 49 eskaeren artean hautatu ditu honako proiektu hauek: Kieszenteak/Quiescentes (Impostoras Kolektiboa), Free tour-X (Nuria Hernando) eta Munstro erritualak (Ibon Salvador Bikandi).
Iratxe Hernández Simalek, Sara San Cristóbalek eta Nahikari Yuberok sortutako Impostoras Kolektiboarena da Kieszenteak/Quiescentes. “Bere lanak ukitu plastiko-performatikoak, literatura, ekintza eta interpretazioa erakusten ditu. Bekari esker, proiektuaren amaierako dramaturgian lan egin ahal izango dute, datorren urtean estreinatu ahal izateko”.
Nuria Hernandore Free tour-X piezak hainbat hiritako turistifikazioaren arazoa salatzen du. “Tokiko artisten eta auzoetan bizi diren pertsonen arteko lankidetza ezarriko du, tokiko kultura-ehuna sustatzeko eta haren alde egiteko”.
Ibon Salvador Bikandik Munstro erritualak sortuko du. Proposamen hau “forma koreografiko erritualetan antolatzen da eta horien bidez hiru performer-ek kantua, mugimendua eta gorputzaren arteko elkarguneak garatzen dituzte”. Bere estreinaldia BAD-Bilbao Antzerki Dantza 2025 jaialdiaren hurrengo edizioan ikusi ahal izango da.