ESZENA

“Artistak Egoitzan” programa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaoeszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, sorkuntza artistikoa bultzatzeko Artistak Egoitzan programaren hirugarren edizioan parte hartzeko aukeratu diren bost egitasmoak ezagutarazi ditu.

Canción Laverinto, Estela Lloves, Raquel Sanchez, Monica Valenciano eta Sara Paniagua dantzari eta diziplina anitzeko artisten artean eratutako elkarlan eta trukaketa egitasmoa da. La Región egitasmoa Eleonore Valerek eta Jorge Jauregik egingo dute. I´M So Excited, Roberto Martinez, dantzari eta koreografo errioxarraren lana da. About Ana, Lisa Parra dantzari eta koreografo madrildarra buru duen egitasmoa da. Eta azkenik, Laida Azkonaren eta Veronica Eguarasen Mu-To egitasmoa hibridoa ere aukeratu da.

Dantzak presentzia handia du, eta Bizkaitik, Madrildik, Sevillatik eta Nafarroatik etorritako artista gazteek bultzatutako proposamenak izan dira aukeratutakoak. 80 proposamen eszeniko jaso ditu hirugarren edizio honetan, 2010ean jasotakoen bikoitza, Estatu osotik, Hego Amerikatik eta Europatik.
Aukeratu den bost proiektuetako bakoitzak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta BilbaoEszenaren instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa izango ditu, bere sorkuntza proiektua edo ikerketa eszenikoa prestatu ahal izateko.

Ondoren, burututako proiektuak, urriaren 29tik azaroaren 7ra bitartean burutuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian – BAD XIIIan, aurkeztu beharko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button