BESTELAKOAK

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa antolatu dute. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an amaituko da.

Valentziako Euskal Etxeen lehenengo helburua Euskara bultzatzea da; euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak, beste batzuen artean, orain arte egindako ekitaldiak guztiak helburu berbera dutelarik. Duela hiru urte, beste pausu bat eman zuten Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketarekin. Emaitza oso ona izan zen eta lehiaketarekin jarraitzea erabaki dute.
Lehiaketa parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo da; bereziki gurean eta beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direnei. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu: euskara ikasten ari diren pertsonentzat eta euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat.
Lehiaketarako gutunak euskaraz  idatzita izango dira (edozein euskalki onartzen da) eta euren luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da.
Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa jarrita. Postaz bidaliz gero, hona: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos).

Saria euskarazko liburu-sorta izango da, bi modalitateetan. Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button