BESTELAKOAK

Artista eta tokiko kultur erakundeentzako agertoki digital berria

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fair Saturday Fundazioak plataforma berri bat sortu dute: FSNext. Plataforma horren helburua da artistei eta kultura-erakundeei laguntzea Interneten egiten duten lana proiektatzen, diru-sarrerak sortzen eta audientzia digitalak garatzen.

Lorea Bilbao Ibarrak Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, azaldu duenez, “Bizkaia FSNext proiektuak arte eszenikoen sektorearen esku jartzen du bere edukiei ikusgarritasuna emateko tresna bat. Plataforma hori artista eta erakunde kulturalei beren agertoki digitala izaten, beren lana proiektatzen eta dirua ematen laguntzeko sortu da. Bizkaia FSNext Bizkaiko antzerki digitala izateko asmoarekin sortu da. Gainera, kultur ondarea sortzeko modu bat da, Bizkaiko aberastasun artistikoa agertoki berean batzen duen plataformari esker”.

Bizkaia FSNext-ek nazioartean, artistei eta erakundeei diru-sarreren ehuneko handiena eskaintzen dien plataformetako bat izan nahi du. Gainera, artistei aurrez aurre jarraituko dieten audientziez gain, orain arte iristen ez diren entzule berriekin konektatzeko aukera egongo da.

Edukiak dagoeneko ikusgai badira. Bizkaia FSNext-en kontzertu bat estreinatu duen lehen kultur erakundea Kantika abesbatza izan da, eta gainera, 360º-tan grabatu da. Baina, plataformak 30 bat eduki bilduko ditu, besteak beste, Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Kantika Korala, Miren de Miguel, Danco Estudio, Biarte eta Idoia abeslaria, eta laster edukiak prestatzen ari diren artistak batuko dira: Haxotz, James Room, Zirzira Ahots Taldea eta Soinuaren Bidaia, besteak beste.
Datorren asteko larunbatean, martxoaren 20an, digitalki estreinatuko da Gora Bihotzak, abenduan Euskalduna Jauregian egindako kontzertua; besteak beste, Eñaut Elorrieta, Izaro, Zea Mays eta Zetak izan ziren bertan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koral Elkartearen laguntzaz.

Hortaz, kultur sektorearentzat erabilgarria den tresna bat eskaini nahi zaio gizarteari, “agertoki digital batean jarduteko aukera emanez, diru-sarrerak sortuz eta audientzia berriekin konektatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button