ESZENA

“Udaberriko Antzerki Aroa” programaren azken saioa

Iruñeko Udalak antolatutako Udaberriko Antzerki Aroa programaren azken saioa izango da etzi, hilak 18. Guztira hiru antzezlan antolatu dira Nafarroako Antzerki Eskolan.

Antzerki Aroaren lehen zitan Tartean Teatroak Alderray izeneko obra egin zuen. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako muntaia berria da, eta bere protagonistak Mikel Martinez eta Sandra Fdez. Aguirre dira.  Eta joan den astean, maiatzaren 11n, ATX Teatroak Lubaki lainotsua egin zuen.

Aste honetan, maiatzaren 18an, eta zikloa ixteko, Kamikaz Kolektiboa & Ttak Teatroak Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eskainiko dute . “Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button