ARTEA

Forma bakoitzaren azpian aurpegi bat

Bilboko Espacio Marzana galerian Joseba Eskubi artistak Fluorita izeneko erakusketa paratu du otsailaren 23ra bitartean.

“Orban hori esnatu egin da, begiak ireki ditu substantzia bizigabeko amets astun batetik, eta orain urrutira begiratzen du, orban gehiago esnatuko diren esperantzan. Ez dago presarik; badaki forma bakoitzaren azpian aurpegi bat azalerantz ateratzen dela izaki berriak aurkitzeko zirrararekin. Eta orain loratzen ari den hau guztia laster hondora itzuliko da berriro, ezinbestean. Fluorita”

Duela urte batzuk, espazio berean, Joseba Eskubi artistaren Nesmo erakusketa antolatu zen.

Joseba Eskubi (Bilbo, 1967) EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta 1998az geroztik, bertan ari da lanean, margolaritzako irakasle gisa. Banakako eta taldeko erakusketa asko egin ditu. Bere ibilbide oparoan, hainbat arte galeriatan jarri ditu margolanak ikusgai, esaterako,  Bartzelona, Danimarka, Torino, Palermo, edo San Petesburgo hirietako galeriatan.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Bilboko La Fundicionen eman zuen bere burua ezagutzera, eta gero, erregulartasunez egin ditu erakusketak Bilbon, BBKren Kultur Aretoan (1994), Bilkin (2002) eta Epelde & Mardaras (2008) galerietan. 2005. urtean, banakako lehenbiziko erakusketa jarri zuen Madrilgo Muelle 27 galerian, eta 2010ean, berriz, Cuencako Jamete galerian paratu zuen. Rekalde Aretoan Insomnia obra izan zuen ikusgai, margolan klasikoen erreprodukzioen gainean egindako esku-hartzea, hain zuzen.

Informazio gehiago, espaciomarzana.com webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button