BERTSOTAN

Xilaba txapelketaren bigarren kanporaketa, Muskildin

Gogoratuko duzuenez aurreko astean burutu zen Xilabako lehen kanporaketan Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu zen, eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak eta Gillen Hiribarrenek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Asteburu honetan, bihar, Xilaba Txapelketaren bigarren kanporaketa izango da Muskildiko Posonpesenean. Saioa 17:00ean hasiko da. Hantxe Xan Alkhat, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Ramuntxo Christy, Xumai Murua Berra eta Bittor Thicoïpe bertsolariak arituko dira kantuka.

Txapelketaren helburuak oso argia dira: “bertsu plaza sustatzea, bertsuzale gehiago gureganatzea, bertsularien erakusleiho izatea eta Bertsolari Txapelketa Nagusirako sailkatzea”.

Iaz 28 bertsolarik hartu zuten parte, eta aurten 24 izango dira. Guztira 8 saio jokatuko dira, eta 4 kanporaketa, 3 final aitzineko, eta Donibane Lohizunen finala izango dira. Azaroaren 13an amaituko da Xilaba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button