Nontzeberri

Adopzioa ardatz duen antzezlana estreinatuko dute igandean Gernikan

En La Lona konpainiako Anduriña Zurutuza, Nerea Ariznabarreta eta Paula Alfieri antzezleek, Domentx Uzin musikariarekin batera, Sialuk, hartz txikiaren bidaia ikuskizun berria estreinatuko dute igandean, hilak 18, Gernikako Lizeoan, 17:00etan.

Antzezlanak adopzioaren gaia jorratzen du. Sialuk hartz arrea du protagonista, berau bere ama Nannuralukekin batera Ipar Poloan zoriontsu bizi dela. Hartz txikiak jaioterrira bidaiatuko du bere iragana ezagutzeko asmoarekin, bere historia eta bere ama biologikoarena ezagutzeko itxaropenarekin.

Pablo Ibarluzeak zuzendutako antzezlanak Agintzarik egin eta Eusko Jaurlaritzaren Adoptia gida du oinarritzat. Agintzarigiza-heziketa zerbitzuak emateko gizarte ekimenerako kooperatibak, berriz, adopzioa, adopzioa-ondoko eta harrera arloak lantzen ditu, besteak beste.

Samurtasuna, umorea eta poesia uztartzen ditu familiari buruz mintzatzen den famila artean ikusteko antzezlanak.

Exit mobile version