ARTEA

Gure oraina eta gure gizartea ditu hizpide, fluxesfeverfuturesfiction erakusketan

Azkuna Zentroak gure oraina eta gure gizartea hizpide dituen fluxesfeverfuturesfiction erakusketa aurkeztu du.  Erakusketan Camille Blatrix, Nina Canell, Paul Chan, June Crespo, Abraham Cruzvillegas, Melanie Gilligan, Pablo Marte, Sidsel Meineche Hansen, Morag Keil eta Georgie Nettell, Nina Könneman, Jean-Luc Moulène, Lili Reynaud-Dewar eta Macon, eta Jason Simon artistek hartu dute parte. Erakusketa otsailaren 11tik maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik

Azkuna Zentroko fluxesfeverfuturesfiction erakusketak oraina du hizpide, “gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa den osagai bat, hala nola ekonomia. Gurea bezalako gizarte kapitalista batean, ekonomia nonahi eta noiznahi dago agerian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dute jomuga, eta ekonomiaren mende daude”.

Erakusketa honetan parte hartzera gonbidatutako artistek ekonomia eta politika modernoaren esparruko diskurtsoetan aztertzen diren auziak landu dituzte. Haien lanetan, lehen planoan jarri eta zehaztu dituzte oraingo une honetan ditugun bizipenetako alderdi pertsonalak, afektiboak, gorputzekoak, irudimenekoak edota praktikoak.

Artisten lanak eta jarduera paraleloen gaineko xehetasunak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button