ARTEA

“Artea Oinez” erakusketa, Iruñean ikusgai

Iruñeko Kondestable Jauregian, maiatzaren 19ra arte, Zangozako Ikastolak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak bultzaturiko Artea Oinez erakusketa izango duzue ikusgai.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak 83 euskal egileren lanak bildu ditu espazio horretan, sorkuntzen bidezko begiradak, eta mundua ikusteko, ulertzeko eta irudikatzeko modu desberdinak erakusteko. Ikuskera horiek “erakusketa-espazio berean aurkitzen eta elkartzen dira, elkarrizketa aberasgarria eta publiko desberdinekiko lotura ahalbidetuz. Artea Oinezen bildutako artisten artean daude, besteak beste, Carlos Irijalba, Dora Salazar, Celia Eslava, Koko Rico, Begoña Zubero eta Xabier Agirre.”

Artistok hainbat diziplinatan arakatu dute, eta ondorioz, erakusketak pintura, eskultura, argazkia eta instalazioak biltzen ditu, artearen ikuspegi orokorra eskaintzeko. Hainbat teknika eta materialen erabilera ikusten dira bertan, hala nola aluminioa, altzairua, argizaria, olioa, portzelana, oihala, PVCa, tinta eta argazkia.

Edizio honetan Miren Doiz nazioarteko oihartzuna duen artista nafarra omenduko dute. “Haren ekoizpenak arte garaikidearen epizentroan kokatzen du, sustrai figuratiboko piktorikoa eta abstraktuena konbinatzean, ikusleak jakin dezan zer den erreala eta zer birsortzen duen. 1980an Iruñean jaioa, Doiz Erromako Espainiako Errege Akademiako bekaduna izan zen eta lanak ditu Nafarroako Museoan, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman eta Nafarroako Parlamentuan, baita Madrilgo komunitatean, Coca Cola Fundazioan eta DKV Bilduman ere. Gainera, bakarka eta taldean, besteak beste, Berlinen, Mexiko Hirian, Sao Paulon, Bogotan eta Erroman egin ditu erakusketak”.

Miren Doizek 2014. urtean parte hartu zuen lehen aldiz  zuen Artea Oinezen, hain zuzen ere, Zangozako Ikastolak antolatutako erakusketan. Ordutik, urtero parte hartu du, eta orain, hamar urte geroago, erakusketako protagonista berezia izango da.

Parte hartu duten artisten izenak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button