BESTELAKOAK

Argazkigintzaren gaineko guztia Bilboargazki ekimenean

Argazkiaren inguruan gertatzen den guztiaz gozatzeko aukera egongo da urrian Bilboargazkirekin. Honen barruan, artista azpimarragarrien erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak egongo dira, eta honetaz gain, urtero bezala, 8 eta 14 urte arteko umeei zuzendutako argazki irteera ere egongo da.

“Aurten 6. edizioaren aurrean gaude eta argi ikusten da indartzen eta sendotzen ekimena dela. Bilbaoargazki, gero eta leku zabalagoa hartzen ari da”, esan du Justo Ezenarro Bilboko Udaleko Kultur Programazio Zuzendariordeak.

Juan Armentiak, gero, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko presidenteak azaldu du aurtengo programazioaren nondik norakoak. Hala, ekimenaren barruan, Estatuko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi gauzatuko dira hiriko hainbat espazioetan. Nabarmentzeko dira Alfonso Batalla eta Javier P. Fernández Ferrerasen (CEF-aren 2012ko Sari Nazionalaren irabazlea) erakusketak.

Estilo eta jarduteko manera ezberdinez osaturiko erakusketek, ikuslea urruneko errealitatera eramango dute, Indiara, Txinara edo Kubara, besteak beste, Roke Gezuraga, Chen Jiefa eta Santos Moreno argazkilarien lentearen bitartez.

Lehen erakusketa Alfonso Batallaren Res Nullius izango da eta ostegun honetan bertan inauguratuko da. Irailaren 27tik urriaren 14ra bitartean ikusi ahalko da UPV/EHU-ko Paraninfoko Chillida aretoan.

Geroago honako hauek etorriko dira: Roke Gezuragaren El ojo de Sarak; Javier P. Fernández Ferrerasen Retrospectiva 2005-2012; Chen Jiefaren Miao Village; Carlos Serranoren Nocturna; Alvaro Laiz eta David Rengel bikotearen Ninja, fiebre del oro en Mongolia eta Santos Moreno Alma de Cuba zuri-beltzak.

Urriraino luzatuko den programa osatzeko, izen handiko profesionalek (Javier Fernandez Ferreras, Carlos Serrano eta Santos Moreno) emandako hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.
Alfonso Batalla argazkilariaren lana biltzen duen Fotógrafos vascos bildumaren zazpigarren liburukiaren aurkezpena ere egingo da.

Eta goian aipatu bezala, aurten ere umeei (8 eta 13 urte artekoei) zuzendutako argazkigintza hastapeneko ikastaroa errepikatuko da. 5 MB-ko argazki kamera oparituko zaie eta urriaren 21ean Bilboko Alondegian, goizeko 10:30etatik aurrera, hiru orduko ikastaroa eta argazkiak egiteko irteera bat eskainiko da.

Tailer guztietan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, beraz www.bilboargazki.com webgunean sartu eta animatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button