BESTELAKOAK

Artea eta musika, Bilboko Sarean gune sozial eta kulturala berrirekitzeko

Bilboko Alde Zaharreko Mariaren Bihotza plazan kokatutako Sarean gizarte- eta kultura-guneak bigarren etapa bat hasiko du gaurtik aurrera, izan ere, gure hori itxita egon da zenbait hilabetez. Inaugurazio ekitaldia gaur bertan egingo dute, 19:30etik aurrera.

Hasteko, La carrera loca izenburuko erakusketa aurkeztuko dute, eta bisita gidatua egiteko aukera izango da. Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarria liburuan oinarritzen da erakusketa, eta Bilbo Zaharrean aritzen diren hainbat artistek parte hartu dute: Raquel Asensi, Anemotorazing & Beatriz Zaniedbanie (B.A.S.T.A.N.T.E   N.A.V.A.J.A kolektiboa), Sahatsa Jauregi, Kau Kori Kura, Saray Pérez Castilla, Laurita Siles, , Aristide Stornelli, Ane Takitto, Mawa Tres. Erakusketaren komisarioa Txema Agiriano da.

20:00etan, halaber, Txaranga Urretabizkaiaren txanda izango da. Banda kaletar hori haize instrumentuekin osatutako esperimentua da. Azkenik, bi talde ezagunen kontzertu akustikoak izango dira, 21:15etik aurrera, Zea Mays eta Cápsula. Emanaldien ostean, Betto disko-jartzailea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.