Xabier Obeso margolariak Arrazoiaren eta emozioaren artean izeneko erakusketa paratu du Donostiako Okendo Kultur Etxean. Erakusketa irailaren 4 bitartean ikusi ahal izango da.
Artistaren obrek artea eta filosofia uztartzen dituzte, “artea baita adimenaren eta arimaren bitartekotza egiten duena; filosofia, berriz, azaltzen duena. Artistak materia eraldatzen du eta, aldi berean, materiak artista eraldatzen du. Horrela egiten du lan alkimistak, artistak bezalaxe, ezkutuan dagoena agerian utzi arte.”
Esa liteke bere egikera filosofikoa, transzendentala eta sinbolikoa dela. Alde b atetik, filosofikoa, “gizakiaren hazkunde-beharrarekin zerikusia duten gai sakonei buruzko gogoetak egiten dituelako”, transzendentala, “ezagutzen denaren mugak gainditzen dituelako, inkontzientean sakonduz”, eta sinbolikoa, “sinboloen hizkuntzaren bidez adierazten delako”.
Aditu askoren ustez, Xabier Obeso (Errenteria 1952) errealismo garaikidearen erreferenteetako bat da agur egun.
Erakusketaren harira, uztailaren 12, 19, eta 26an, Xabier Obesok gidatutako bisitak antolatu dira.