ARTEA

Arte garaikidearen, arkitekturaren eta espazioaren arteko topaketak

Arte garaikideak eta arkitekturak elkarrekin zer duten eta espazioaren ideia ulertzen nola laguntzen duten argitu nahi du Artium museoan abiatuko den ikastaro batek. Martxora bitartean luzatuko den ikastaro horren helburua da “espazioan eta hura osatzen duten objektu eta materialetan inprimatuta geratzen den irakurketa hori azaleratzea.”

“Zoruek, hormek eta sabaiak mugatzen duten edukiontzi bat baino zerbait gehiago da espazioa. Bere tenperatura, ehundura, tonalitatea, izaera, historia-geruzak, helburuak, funtzionaltasunak, politikak eta gatazkak dituen bilgarria da. Horrek guztiak asmoen eta sentsibilitateen transmisore bihurtzen du espazioa. Arkitektoa eta artista espazio baten baldintzak eta ezaugarriak irakurtzen eta hautematen trebatzen dira, eta, beren proposamenekin, entitate materialak eta sentsorialak eraikitzen dituzte.”

Ikastaroaren zuzendariak Ula Iruretagoiena arkitekto eta EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea eta Miren Vadillo Artearen Historian doktore eta EHU-ko Letren Fakultateko irakaslea izango dira.

Lehen saioa urtarrilaren 16an izango da, eta bertan Ula Iruretagoienak eta Miren Vadillok ikastaroaren eta edukien aurkezpen saioa egingo dute. Hurrengo saioetara hurbilduko diren adituak honako hauek dituzue: Virginia López de Maturana, Ion Arregi &

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button