ARTEA

Arte garaikidea erakusgai “Kontenporanea 2022” ekimenari esker

Irungo San Juan Plazan, hilaren 20, 21 eta 22an, Kontenporanea 2022 arte jaialdiaren VI. edizioa egingo da Ekosistema enpatikoak lelopean. Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.

Arte garaikidea da ekimen horren oinarria, eta bere helburua “bertako artista garaikideen lanak herritarrei gerturatzea eta nazioarteko sortzaileekin esperientzia bat partekatzea” da. Ane Borregero, Iratxe Airese eta Jone Pujana arduratu dira aurtengo ekitaldiaz eta eurek proposatu dute Ekosistema enpatikoak gaia: “plaza leku atsegin bat izatea nahi dugu, topo egiteko leku bat, harrera egiteko, elkar zaintzeko, non afektuek, keinu emozionalek, oroitzapenek eta oroipen partekatuek duten garrantzia; kontakizunak sortzeko eta partekatzeko lekua izango da plaza, arreta prozesuetan jarriz kolektiboki pentsatzera biltzen garen sukalde moduko bat.”

Asteburuan garatuko da Kontenporanea 2022 ekimena, eta bere programazioaren barruan erakusketak, tailerrak eta bestelako jarduerak antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button