ARTEA

Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriari buruzko masterra

Azkuna Zentroak Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriari buruzko Berezko Masterra  jarri du abian EHUrekin batera. Kultura eta arte arloko profesionalei, sortzaileei, ikertzaileei eta ikasleei zuzenduta dagoen masterraren lehen edizioa urrian hasiko da. Izena emateko epea maiatzaren 23an zabalduko da.

“Ikastaro berri hau egungo ekoizpen artistikoari lotutako sorkuntza, pentsamendua, ezagutza eta profesionalizazioa errazteko topagunea izango da. Testuinguru horretan, prestakuntza errealitate-esparru batetik abiatuta eraikitzen da, eta erabaki kontzeptual edo teorikoenak programazio ukigarri bihurtzen dira Azkuna Zentroa bezalako gizarte eta kultura garaikideko zentro batean”.
Kurtso akademikoa zortzi mintegiren inguruan antolatuko da eta esparru horietan “testua eta hitza, artearen, kulturaren eta eskubideen euskarriak, publiko berrien sorrera, praktika kuratorialak, artxiboaren kudeaketa edo garrantzia, eta profesionalizazioarekin, eztabaidarekin, sarearen ezagutzarekin eta lan kolektiboarekin zerikusia duten arloak” landuko dira.

Saio teorikoetan parte hartuko duten adituak Mikel Onandia eta Iván de la Nuez, Edurne Gonzalez eta Rosa Casado, Maral Kekejian eta Pepe Zapata, Natxo Rodriguez eta Fito Rodriguez, Bea Espejo eta Bulegoa z/b, Fernando Pérez, Arantza Lauzirika, Juan Pablo Huércanos eta José Luis Perez Pont, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, eta Isabel de Naverán eta Usoa Fullaondo.

Masterraren iraupena 2023ko ekainera arte izango da.

Informazio guztia: Azkuna Zentroa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button