IKUS-ENTZUN

Surfilm jaialdiaren festa, surfa eta zientzia fikzioa

Aurtengo Surfilm Festibal, surfari buruzko pelikulak biltzen dituen Donostiako jaialdia, ekainean egingo da. Antolatzaileek oraindik ez dute hamaikagarren jaialdiaren egitaraua iragarri, baina maiatzaren 25ean festa surfa eta zientzia fikzioa  uztartuko dituen festa egingo dute Donostiako Guardetxean. Parrandan surf zalean Z Saileko filmak, poesia errezitaldiak, eta zuzeneko surf musika izango dira 19:30etik aurrera.

Hala, Pedro Temboury zinegilearen Kárate a muerte en Torremolinos film luzea eta Psycholettes laburra proiektatuko dira.Gero Luis Tejerinak eta Unai Azkunek poesia errezitaldia egingo dute, Pichu gitarra jotzailearen laguntzarekin.

Amaitzeko, The Longboards Barakaldoko hirukoteak 60ko hamarkadako surf musika eta rock-and-roll instrumentala joko du. Gaua amaitzeko, Temboury zinegileak musika jarriko du Bebop tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button