IKUS-ENTZUN

Animatic 2011 amaitzear da Nafarroan

Hil honen 11n hasi zen Animatic 2011, eta etzira arte bertako lanak ikusteko parada izango duzue oraindik. Bere izenak adierazten duen bezala, stop motion, pixilazioa, puppertoons, 2D, 3D eta antzeko teknikak baliatuz burutzen diren animazio lanak ikusteko eskaintza paregabea ekarri du aurten ere Nafarroako Animatic 2011 jaialdiak.

Hasi zenetik 154 ekoizpen pantailaratu dira mota guztietako publikoarentzat. Guztira 14 herrialdetatik etorri dira lanak eta ekimenaren inguruan mahai-inguruak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzat antolatu dira, zinemaren esparru hau ezagutzera emateko.

Laugarren edizio honetan 64 proiekzio ematen ari dira azaroaren 11tik 26ra bitartean. Hiru atal zabaldu dira: Anima-arte creación española, bertan Fernando Trueba eta Javier Mariscal zuzendariek egindako Chico y Rita eman zuten; Anim-arte creación al margen de la ficción, non animazio abstraktua eta esperimentala bilduko den (hezkuntzarako bideoak, publizitatea, musika bideoak ,…); eta Anim-arte creación internacional, Euskal Herritik kanpoko jaialdietan ikusi diren lanen lagina.

Informazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button