MUSIKA

Quintron gizon orkestrak Bermeoko Nuntxaku Gauak kontzertuen denboraldi berria zabalduko du

Hammond/rhodes antzeko piano batekin agertuko da bihar Quintron Bermeoko Kapilla aretoan. Instrumentu hori, baina, erabat kustomizatua dauka, klaxon, ihes-hodi, perkusioak eta antzeko gailuak gehitu dizkio. New Orleans hiriko musikari gizon orkestra ezaguna da munduko garage-punk eszenan. Hainbat disko grabatu ditu, tartean, Oblivians taldearekin garbaturikoa. Oraingoan Miss Pussycat eta bere txotxongiloekin dator, Louisianako museo batean grabaturiko disko berriko donuak aurkeztera.

Nuntxaku Gauak kontzertu promotore autonomoak bere oharrean jaso duenez , "Quintron/Miss Pussycat esperientzia erdideskontrolaturiko elektronika kaosa da, eztanda txikiekin, arropa sinestezin eta txotxongilo dibertigarriekin. Underground-aren printzea balitz bezala, Quintron disko musika, garagea, noise eta rocka arraina uretan bezala mugitzen da, instrumentu desberdinak alda batera joaz. Benetako jaia".

 

Estatubatuerrekin Eureka Hot IV bertako taldea izango da. Bandak soul, punk eta funk estiloak uztatzen ditu eta World Champions lana argitaratuta du Gaztelupeko Hotsak zigiluaren laguntzarekin.

Nuntxaku Gauak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button