ESZENA

Arte eszenikoen etorkizuna irudikatzeko xedez

Eskenak antolatuta (bere 25. urteurrena da) eta Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, gaur eta bihar, azaroak 18 eta 19 (Arte eszenikoen) Etorkizunerako mezuak doako online kongresua egingo da.

Hitzordu horren helburua jarduera eszenikoaz hausnartzea eta ideiak trukatzea da. Horretarako, “bederatzi hizlarik arte eszenikoen sektoreak izango duen etorkizunari buruzko mezu batzuk plazaratu, hausnartu eta eztabaidatuko dituzte. Mezu horiek, era berean, hiru ikuspegitatik igortzen dira: iraunkortasuna, zentzua eta estetika, eta eszenako komunitatea”.

Hizlariek arte eszenikoen etorkizuna irudikatuko dute hitzaldi laburretan, batzuk antzerki mundutik datoz (Andres Lima, Juan Mayorga eta Calixto Bieito); beste batzuk, literaturaren sektoretik (Karmele Jaio, Remedios Zafra,…); zenbait kultur erakundeen zuzendaritzatik ere, (Fatima Anllo eta Sergio Oslé); komunikaziotik, Arantxa Vela, eta arlo akademikotik, Fernando Bayon eta Lluis Bonet datoz.

Kongresua gaur abiatuko da, Calixto Bieito, Juan Mayorga eta Fernando Bayonen hitzaldiak eskainiz.

Eskenak 25 urte bete ditu Euskadiko konpainia eszenikoei ahotsa, espazioa eta aukerak ematen. “Lankidetza eta partekatutako esperientzia ezagutza erabilgarria bihurtzen dute, jarduera eszenikoa sustatzeko, gure herrialdeko kulturaren toki garrantzitsura goratuz. Gaur egun, eszenatokietan etorkizun hobea eraikiko duten konfiantzaz berritzen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu