BESTELAKOAK

Arte eszeniko, zinema, musika eta abar, “Ud-haren” proposamenak

Aurreko urtean bezala, Tabakalerak bere terrazaren esparrua probestuko du Ud-haren bigarren edizioa abiatzeko. Bertan, aire zabalean garatuko da tokiko arte eszeniko, zinema, musika eta bestelako proposamenen programazioa. Terraza ostegunetik igandera irekiko da.

Udari harrera beroa eginez, Tabalakera “kanpineko aulkiz eta edari freskoz beteko da uztail eta abuztuko udako gauak girotzeko”.  Hala, uztailaren 1etik 29ra arteko larunbatetan, 20:30ean, Estatuko zein nazioarteko DJek Ud-ha girotuko dute. Hala nola, Introducing the Pleasure Dreams & Suso Saiz, Kyoka, Schlampeitziger, DJ Marcelle eta José Rico.

Abuztuan, Kutxa Kultur Gauek tokia izango dute hor, eta Iñigo Serrulla eta Iker Laurobak proposamen musikal bat ekarriko dute, baita Sara Mansilla eta Pet Fennec-ek ere. Bestalde, La compagnie des vents et marees eta Manuel Espinazok Al final de la playa ikuskizuna aurkeztuko dute.

Arte eszenikoen eta zinemaren programazioa bi komisario gonbidatuk garatuko dute: Maia Villotek eta Chiara Marañónek. Dantza, kantua eta mugimendua uztarturiko eskaintza horren barruan Rodrigo Cuevas, Mursego, Guilem Mont de Palol eta Jorge Dutor, Idurre Azkue eta Joseba Irazoki, Vicente Arlandis eta Hipólito Patón, Jaume Ferrete eta Gerard Ortín, Beatriz Setién eta Lisa Nogara, Luciana Chieregati eta Ibon Salvador, eta Nazario Díaz artisten lanak taularatuko dira.

Bestalde, Chiara Marañónek udako ostiraletarako Errepidez Errepide zinema zikloa ondu du, non road-movie generoko zazpi pelikula pantailaratuko diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button