MUSIKA

Belakok “Hamen” biraren azken bi kontzertuak egingo ditu asteon

Iaz argitaratutako Hamen lan arrakastatsua aurkezteko egindako biraren azken bi kontzertuak emango ditu asteon Mungiako taldeak: ostiralean, Alegiko gaztetxean izango dira, eta larunbatean, berriz, Gernikako Iparragirren.

Belako laukote bizkaitarrak Hamen (Belako Records/Mushroom Pillows) izenburuko lana aurkeztu zuen iazko urtarrilean. Harrezkeroztik makina bat kontzertu eman ditu, Euskal Herrian, estatuan eta atzerrian, bai eta hainbat jaialditan parte hartu ere.

Diskoak elektronikatik eta post-punk estilotik edaten duten hamabi bat kantu bildu dituzte, subidoi melodikoei muzin egin gabe. Bertsio bat ere jaso dute, Sinnerman, Nina Simoneren doinua. Bigarren grabazio luzeak, gainera, euskaraz abestutako Hegodun baleak kantua gordetzen du.

Izugarrizko harrera ona izan du bigarren lan horrek, eta ondorioz, iazko disko onenen zerrenda askotan agertu da. Disko “landuagoa eta askotarikoagoa” zela esan zuen Josu gitarra-jotzaileak diskoaren aurkezpen-ekitaldian. “Konponketa gehiago dago, soinu-geruza gehiago, nahita jasotako soinu zatarra, baxu distortsionatuak, elektronika gutxiago, baina eleganteagoa…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button