BESTELAKOAK

Arrigorriagako komiki azokak Asisko Urmeneta omenduko du

ArriKOMIK Arrigorriagako I Komiki Azoka otsailaren 7ra arte luzatuko da, eta komigintzari lotutako hainbat jarduera izango dira Bizkaiko udalerri horretan. Ekimena Abarrak elkarteak antolatu du, Arrigorriagako Udalaren laguntzarekin.

Azokak Asisko Urmeneta komikigilea omenduko du, eta autore nafarrarekin lanekin osatutako obra ere ikusgai izango da udaletxeko erakusketa-gelan. Areto horretan, gainera, Arrigorriagako ikastetxe eta institutuko ikasleen lanak bildu dira.

Horrekin batera, udaletxearen behealdean azoka egingo da. Bertan, komikiak eta musika salgai izango duten hainbat postu izango dira. Paraleloan, bestelako jarduerak ere izango dira; esate baterako, bihar, eguerdi partean, herriko hainbat artista, graffitigile eta karikaturagile egongo dira udaletxeko plazan; 15:00etan, Estropozu bertso eskolak girotutako herri-bazkaria egingo da; eta, amaitzeko, 20:00etan, rock kontzertua, Fetitxe, Atzurkada, Ohiu eta RRR taldeen eskutik.

Igandean ere, graffitigileak eta karikaturagileak arituko dira, baita Kalerki kale-antzerki taldearen ikuskizuna ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button