LITERATURA

Iñigo Astiz-ek “Baita hondakinak ere” kaleratu du

Susa literatura argitaletxeak Iñigo Astizen Baita hondakinak ere poema liburuaren aurkezpen ekitaldira egin du gaur goizean, 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Iñigo Astiz 1985ean jaio zen Iruñean. Kazetaria da lanbidez, eta poema liburua hauxe da bere lehendabiziko argitalpena.

Azalpenak

Besteak jaiotzerako hemen geunden
baina ez genituen guk jarri errepideak,
kartzelak, katedrala eta bazirenik ere
ez genekien jendeenganako zubiak.
Hemen zeuden eta utzi egin genituen.

Gugan ideia soil zirenak iristean,
nahasian jaso zituzten horregatik gure
eta gurekin amesten zutenen aztarnak.
Guk bezala, ildo bat igarri zuten. Haren zama.

Zalaparta batean etorri ziren ordea,
eta lehen egunetik baztertu zituzten
gure zuzen eta onenetariko batzuk,
zalantzatiago ziruditen haienak ezartzeko;

guk ikusitakoa ikusi zuten baina
definizio berriak hautatu zituzten,
guk azalduta aurkitu, eta, hala ere,
azaldu genuena azaldu behar izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button