LITERATURA

Jon Benitok "Bulkada" poema liburua kaleratu du

Jon Benitok Bulkada poema liburua idatzi du eta gaur bertan egingo du bere aurkezpena. Argitaratu gabe egon den urte hauetako guztietako errepasoa egin du poemotan, eta hala, gaztaroa, politika, literatura, amodioa, desamodioa, atzerria, itzulera eta gaurko koordenadak aztertu ditu.
Zazpi atal tematikoen bitartez, Jon Benitok mende arteko garaiaren testigantza bat berrasmatzen du Bulkada liburuan.
Izan garenak bezainbeste eratzen gaitu egin ez dugunak: grinak eta frustrazioak, desirak eta soraiotasunak, etengabeko kontradikzioak.

Jon Benito 1981ean sortu zen Zarautzen. Vladimir literatur taldeko kidea izan zen. Gidoilaria eta kazetaria da lanbidez. Aingurak erreketan (2001) izenburua izan zuen bere lehen poema liburuak. Bulkada da bere bigarrena.

Esnatzea eta begiak zure bila hastea,
atzoko barreak oroitzea
eta unea galtzeko beldurrez besarkatzea.

Balkoiko landareak ureztatzen ikustea,
dutxan eskuak besteren gorputzean galtzea
eta ispilu lurrunduan mezuak uztea.

Ilea lehortzean kantari entzutea,
joateko geratzen zaizkizun orduak zenbatzea
eta berriz biluzik irudikatzea.

Isiluneak telefono elkarrizketetan,
promesak eta zalantzak:
«Sentitzen dut, zain nazazu».

Afaritarakoa prestatzea,
beldurrak partekatzea
eta gaueko argiak eta kontsolamendua.

Liburua osorik on-line hemen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button