BESTELAKOAK

Arriagako gelatxoetan, “Porto”

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten Literatura eta musika Euskaraz zikloaren barruan, Harkaitz Canok eta Maite Arroitajauregi Mursegok ardoari eta bizitzari eskainitako kantu eta poesia emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldeko 20:00etan: Porto.

Portok ardoari egiten dio erreferentzia eta “ardoa da artista biek, aitzakia gisa, egungo bizitzaren inguruko ikuspegi lirikoa eta umorez betetakoa eskaintzeko erabiliko duten sinboloa, Fernando Pessoaren, Charles Baudelaireren, Rafa Berrioren eta beste egile batzuen poemak eta abestiak uztartuz, beren beregi egindako konposizio lanekin eta Mursego beraren inprobisazioekin batera. Artistak horretarako duen trebezia da zuzeneko bere emanaldien ezaugarri nagusietakoa. Poeten inspirazioarekin askotan erlazionatu izan da ardoa, Baco jainkoarengandik hasi eta gaur egunera arte. In vino veritas, dio antzinako atsotitzak. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak?”
Bi sortzaile handien arteko lankidetzatik sortutako kantu eta spoken poetry nahasketa da gaubeila horretara hurbiltzen direnek zain izango dutena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button