LITERATURA

Arriaga Antzokian “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren beste hitzordu bat

Miren Agur Meabe idazleak eta Asier Beramendi Eraul musikariak irakurketa musikatu ederra eskainiko dute Arriagako foyerrean gaur, maiatzaren 13an, 19:30ean hasita, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan.

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren eta Eraul musikariaren (Asier Beramendi donostiarraren ezizena) artean, hitzordu artistiko bitxia gauzatuko da gaur. “Ezusteko topaketa zoragarria” antolatzaileen hitzetan . “Hitz propioek bere kantuetan aurkeztutako lurraldeez gain bestelakoak ezagutzeko grina dela eta, Asier Beramendi Miren Agur Meaberen idatziez baliatuko da doinu eta zubi berriak eraikitzeko, batek daki nora heltzeko eta Arriagako foyerrera bertaratzen direnak gozarazteko”.

Ikuskizuna egituratzerako orduan erreferente izan dira batetik, Miren Agur Meabek egunotan aurkeztuko duen Hezurren erretura liburua, eta bestetik taula gainean gitarraz lagunduta agertuko den Eraulen Iraultza eta Burgoña diskoa. Haiekin batera, hiru musikari izango dira: Maria Bustos (txeloa), Ilargi Agirre (bateria) eta Mikel Agirrezabalaga (teklatua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button