ESZENA

Arriaga Antzokiak proposamen eszenikoz beteriko astea dakar

Arriaga Antzokiak elkarren artean oso desberdinak diren lau ikuskizun proposatuko ditu aste honetan.

Lehenengo hitzordua lirika zaleentzat egina dator, eta Vanessa Goikoetxea eta Mikeldi Atxalandabaso elkartuko ditu gaur, ekainaren 23an, 19:30etik aurrera. Durangoko sopranoak eta Bilboko tenoreak euskal konposatzaileen zartzuela programa bikaina interpretatuko dute.

Hurrengo zitak antzezlanak izango dira, bat gaztelaniaz, eta bestea euskaraz. Asteazkenean, ekainaren 24an, Ramon Bareak eta Itziar Lazkanok Hoy, última función lana egingo dute. “Antzezle bikote zaharra, euren benetako bizitzan senar-emazteak direnak, bi pailazo serio, euren gogoaren kontra komiko izateaz gain, antzerkian eta bizitzan kide diren bi pertsonaia, gozoak, krudelak, harrigarriak eta harrituak, agertokian bizitzen den antzerkiko zeremoniazko ekintza aurreikusezinean… irudimenezko azken emanaldi bat egingo dute, irudimenezko pertsonaiekin: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski… ehun pertsonaiara heldu arte”.
Ostegunean, ekainaren 25a, Aitziber Garmendia antzezlearen txanda izango da. “Txanogorritxotik otso emera interpretatuko du”, Kepa Errastik euskarara moldatu duen Marta Fernández de Vegaren jatorrizko testu bikain eta barregarria.

Amaitzeko, ostiralean, ekainaren 26an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertua emango du. Ludwig Van Beethovenen kamerako musika errezitaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button